Bihar da argindarraren kontsumoen inguruko saio praktikoan izena emateko azken eguna

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 7a, 10:14

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jarri, eta hortik abiatuz, erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerrak antolatu ditu Gipuzkoa Argitu programaren baitan.

 

Bi tailer eskainiko dira azaroaren 13an. Lehena, 15:00etan eta bestea, 19:00etan izango da. Partaideek eurei hobetoen datorkien ordua aukeratu dezakete.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, bihar dute izena emateko azken eguna, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: leire@laiacoop.net

- Honako telefono zenbakira deitzea:605757687

- Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Tailer horiek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.