Anarik kontzertua eskainiko du Pikunietan, 'Baserriko Uzta' egitasmoaren baitan

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 25a, 11:32
Jose Ramon Arrieta 'Exkerra', Pikunieta baserriko artzaina.

Urtaro bakoitzeko Euskal Herriko baserri baten ateak irekiko ditu Baserriko Uzta egitasmoak, kontzertu plaza bihurtzeko. Anari abeslari azkoitiarrak Antzuolan kokatuta dagoen Pikunieta baserrian emango du kontzertua, azaroaren 4an.

 

Kontzertua entzuteaz gain, nekazarien eguneroko jarduna bertatik-bertara ezagutu eta mahaiaren bueltan bazkaria egiteko gonbitea luzatu dute antolatzaileek.

Saio bakoitzerako salneurria, etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkaria barne hartzen duena, 20 eurokoa da (gaztetxoena 12 eurokoa) eta izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.

 

Baserriko Uzta ekimena ez da baserrietan kontzertuak eskaintzera mugatuko. Hitzordua goizeko 10:30erako jarriko da, etxaldea bisitatu eta nekazarien egunerokoa, ogibidea eta ekoizten dituzten elikagaiak gertutik ezagutzeko. Maxixatzenek joan den ekainean ezagutu zuen Jose Ramon Arrieta eta Josebe Blanco artzainen etxaldea

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide