Haurren motrizitateaz hitzaldia, Xabier Munibe haurreskolan

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 23a, 09:44

Xabier Munibe haurreskolak antolatuta, bihar, urriak 24, Juanjo Kinttelak hitzaldia eskainiko du "Bernardito ya se sienta solo" izenburupean. Hitzaldia 17:30ean izango da haurreskolan. Jakinarazi dutenez arduradunek, haurrekin joaten direnentzat gune bat egongo da jolas dezaten. Hitzaldiaren ondoren solasaldia egingo da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide