Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 19a, 12:45
Zurt tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 19:

Dean: Patata-tortilla, haragi-bola eta pantumaka.

Atraskua: Txanpinoia eta Errioxako txorizoa.

 

Ttakun: Saltxita hirugiharrarekin eta kaneloiak.

 

Zurt: Berenjena, pikillo piperrekin, tipula potxatuarekin eta intxaurrarekin, eta oilasko hegoak.

 

Txalintxo: Atuna tomatearekin.

Latz: Ajoarriero erara egindako bakailaoa, patata-tortilla eta arrain pastela.

 

Etxe-Aitz: Haragi-bolak tomatearekin eta atuna enpanadillarekin.

Koxka: Haragi-bola, txanpinoiak eta abar.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide