Instalakuntza Duinak Orain taldearen bilera irekia bihar, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 3a, 09:43

Instalakuntza Duinak Orain taldeak bilera irekia egingo du asteazken honetan Elkargunean. Bertan jorratu nahi dituzten puntuak honako hauek dira: taldearen aurkezpena, informazioa banatzea, jendea taldean parte hartzera animatzea, etorkizunera begira zer egin pentsatu den azaltzea, jendearen proposamenak jasotzea eta zalantzak argitzen saiatzea.

 

Bilerara etortzera animatu nahi dituzte erabiltzaileak, erabiltzaileen guraso nahiz seme-alabak eta interesa duen edonor. Ahalik eta erabiltzaile gehienek parte hartzea nahi dute, denen iritzia kontutan hartzea baita euren asmoa.

Bilera Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, bihar, 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide