Dozenaka herritar bildu dira "Erasorik ez erantzunik gabe!" zioen pankartaren atzean

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 29a, 19:59

Dozenaka lagunek hartu dute parte gaurko elkarretaratzean Sestaoko hilketa gaitzesteko.

Sostenipe Talde Feministak eta Azkoitiko Udalak atzo, osteguna, Sestaon izan zen 32 urteko emakumearen hilketa gaitzetsi dute, eta hori azaltzeko elkarretaratzea izan da plazan, Erasorik ez erantzunik gabe!, lemapean. Elkarretaratzean bildu dira udaleko zenbait ordezkari eta dozenaka herritar, eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena adierazteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide