Igor Zubeldia Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak deitu du

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 29a, 13:32

Igor Zubeldia. / Argazkia: realsociedad.com.

Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Espainiako selekzioak deitu du, baina oraingoan 21 urtez azpiko selekzioarekin aritzeko. Estreinakoz arituko da Realeko futbolari azkoitiarra Espainiako 21 urtez azpiko espainiar selekzioarekin.

 

2019an jokatuko den 21 urtez azpiko Eurokoparako sailkatze partida jokatzeko deialdian sartu du Albert Celades hautatzaile espainiarrak Zubeldia. Neurketa Eslovakiaren aurka jokatuko da urriaren 10ean, Eslovakiako Poprad futbol zelaian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide