Gudariak omendu dituzte dozena bat azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 27a, 21:15

Gaurko Gudari Egunaren harira, hamarkada hauetan bidean galdutako gudariak omendu nahi izan dituzte dozena bat azkoitiarrek. Bereziki, Txipi, Kattu eta Peru gudari azkoitiarrak. Horretarako, eliz atarian lore eskaintza egin dute, eta aurtengo andramaixetan zenbait artista azkoitiarren artean margotutako mural bat itsatsi dute horman: Izan zirelako gara, garelako izango dira, lemapean. "Frankismo garaitik datorren borroka bat da, eta guk herri honen alde bizia eman dutenak gogoan ditugu, eta urtero haiek omentzen jarraituko dugu" esan dute bertaratutakoek.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide