2017/10/07 22:30

Kontzertua

Jaco, Zozobra eta Futuro de Hierro taldeen kontzertuak

Jaco, Zozobra eta Futuro de Hierro taldeen kontzertuak
Matadeixe, Azkoitia

JACO

Hiriko artista mugituenetariko bat eta hazteari utzi ez diona azken bi urte hauetan. Jacok post-punkaren eta industrialaren hotza, hip hoparen eta bass musikaren grabe beroekin nahasten du. Bere aizto, metalezko pieza eta erritmo kaxa eta sampleekin armatuta musika minimalista baina sakon bat osatzen du amatsen moduan nahasten diren letra enigmatikoentzako

ZOZOBRA

Post-industrialaren barruko ikonoklasta bat. Bere ahots artistikoa bakarra da: hauskorra eta bortitza aldi berean, lantzen dituen gaiak, egiaz, klasikoak: maitasuna, identitatea, erlazioak. Coil edo Nurse with Wound-ek eraginda, ezusteko soinu iturriak sampleatzen ditu zuzenean, bere letrekin egia gogaikarriak ikertzen dituen bitartean.

FUTURO DE HIERRO

Víktor Lux Crux (Futuro de Hierro) Bartzelonako mugimendu post-industrialeko funtsezko pertsonaia bat da, musikari, ekoizle, eragile eta Magia Roja zigiluko sortzailekide bezala. 150 kotzertu eman ditu europan zehar Futuro de Hierro, Ordre Etern eta Qa'a taldeekin. Jochen Arbeit (Einstürzende Neubauten), Nurse With Wound eta Gnod taldeen kolaboratzaile, beste batzuen artean. Futuro de Hierrorekin, Esplendor Geometrico eta Throbbing Gristleren ondarea eta Swansen edo lehendabiziko Laibachen pisua nahasten ditu eta generoaren nihilismoa gainditzen du abestien kosmogonia bat sortuz non pertsonala eta esoterikoa, oraina eta etorkizuna elkar nahasten diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide