Udaltzaingoak errepidetik jasotako ahariaren jabeak 48 orduko epea du animalia berreskuratzeko

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 20a, 18:13

Atzo Elgoibarko bidean ahari bat azaldu zen trafikoa oztopatzen. Udaltzainek hartu zuten eta identifikatu gabe dagoela baieztatu zuten.

Udalak 48 orduko epea ezarri du ahariaren jabeak animalia hartzeko. Udaltzaingoarekin jarri beharko du harremanetan aharia eskuratzeko, 943 08 00 80 telefonoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide