Azkoitia Lagunkoiak datorren asteazkenean egingo du hileroko bilera

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 18a, 11:21

Udako oporraldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak berriro lanari ekin dio eta hileroko bilera asteazken honetan egingo du, irailaren 20an. Bilera Elkargunean izango da, 18:00etan.

 

Uda aurretik Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkesta 591 lagunek erantzun zuten, eta orain datuak bateratu eta aztertzen ari dira, behin hori eginda, ondorio nagusiak jakitera emateko.

Ekimenaren helburua da Azkoitia gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizitzan ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide