Hilaren 13an amaituko da II. Mangaixue mendi bizikleta martxan izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 12a, 15:10

Zapatuan egingo dute II. Mangaixue mendi bizikleta martxa, eta izena emateko epea bihar, irailak 13, gauerdian itxiko da. Dagoeneko 140 lagunek eman dute izena.

 

Izena www.kirolprobak.com webgunean eman behar da: federatuek hamar euro ordaindu beharko dute izena ematean, eta gainerakoek hamahiru euro. 300 parte hartzailek eman dezakete gehienez izena. Plazak libre geldituko balira, egunean bertan izena emateko aukera egongo da.

Bi ibilbide parte hartzaileentzat

Plaza Berritik aterako dira martxako parte-hartzaileak, 15:15ean. Horiek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 33 kilometrokoa; eta, laburra, 23 kilometrokoa.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide