'Veronica' eta 'Gru 3' filmekin itzuliko da Baztartxoko filmen denboraldi berria

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 12a, 13:09

Asteburu honetan hasiko da Baztartxo antzokiko film denboraldi berria. Veronica eta Gru 3 filmak eskainiko diztuzte ostiraletik astelehenera bitartean.

 

Ohiko ordutegiari eutsiko diote denboraldi berrian ere. Veronica beldurrezko filma ostiralean eta zapatuan emango dute, 22:00etan. Igandean, saio bikoitzari helduko diote. 17:15ean, Gru 3 haurrentzako animazioko filma emango dute, eta 19:30ean Veronica. Astelehena, azkenik, ikuslearen eguna izango da, eta 20:00etatik aurrera, Veronica emango dute.

Veronica filmaren trailer ofiziala:

 

Gru 3 filmaren trailer ofiziala:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide