Gorka Larrañaga, Mexikon bizi den azkoitiarra: «Azken urteotako dardara handiena izan da bart gauekoa»

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 8a, 15:16

Mexiko Hirian 12 urtez bizi da Gorka Larrañaga artista azkoitiarra, eta bart gaueko lurrikara antzeman du etxean zegoela. Gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria magazinean kontatu du berak bizitakoa. Larrañagak esan du azken urteotan bost-bat aldiz nabaritu duela dardara, baina guztietan indartsuena azken hau izan dela eta kalean urduritasun handia antzematen dela.

 

Guztira 50 milioi mexikarrek nabaritu dute Richter eskalan 8,2ko maila hartu duen lurrikara. Chiapasen, sismoaren epizentroan, larrialdi egoera ezarri dute. Azken datuen arabera, gutxienez 32 lagun hil dira Mexikon.

Antza denez, epizentroa Tres Picosetik (Mexiko) 120 bat kilometrora kokatu da, Guatemalako mugatik gertu, eta El Salvadorren ere nabaritu egin da. Halaber, sismoak 10 bat kilometroko sakoneran izan du hipozentroa. Dardarak, besteak beste, hiriburuan argindarrik gabe geratzea eragin du.

Entzun Faktoria magazina, loturan. (02:12:00tik aurrera dago entzungai Larrañaga.)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide