Añares Rioja ISBk lagunartekoa jokatuko du bihar, 17:30ean

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 8a, 12:38
Añares Rioja ISBk bihar hasiko du denboraldi-aurrea

Añares Rioja ISBk bihar hasiko du denboraldi-aurrea, eta Orthezen aurka Elkargunean jokatuko du 17:30etatik aurrera. Frantziako Nazional 1 ligan jokatzen du ISBko nesken biharko aurkariak.

 

Xabier Chico entrenatzaileren taldea duela bi aste hasi zen lanean. Orain arte egindako prestaketa fisikoa astuna izan da, eta bihar ia guztiz berria den taldeak elkarrekin jokatzeko lehen aukera izango du.

Iazko atzerritarrik ez du izango aurtengo taldeak. Gainera, Naroa Uria, Oihane Aizpurua, Eider Bereziartua eta Itxaso Astigarraga etxeko jokalariek utzi egin dute taldea. Garazi Arregi, Maite Zubizarreta eta Intza Lizarazu dira aurreko denboralditik jarraituko duten jokalariak. Itxasne Zabaleta, berriz, kantxara itzuliko da aurten. Iaz taldearekin jardun zuen entrenatzen, baina jokatzerik ez zuen izan Zabaletak.

Bost jokalari berri batu dira taldera. Iraurgik emakumeen talderako bost fitxaketa egin ditu: Libe Villar donostiarra, Bera-Bera taldetik Uxue Morejon beasaindarra, Galdakao taldetik Araia Peña gernikarra, eta Brenae Harris eta Erika Livermore estatubatuarrak. Seigarren jokalari bat ere ari da egunotan taldearekin probak egiten, Bende Blobinawezki belgikarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide