Irailaren 13ra bitartean eman daiteke izena II. Mangaixue mendi bizikleta martxan parte hartzeko

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 4a, 12:38

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako II. Mangaixue mendi bizikleta martxan irailaren 16an egingo dute. Izena www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke irailaren 13ko gauerdira bitartean.

 

195 lagunek hartu zuten parte iaz egin zen lehen edizioan. Federatuek hamar euro ordaindu beharko dute izen-ematea aurtengo ediziorako, eta gainerakoek hamahiru euro. 300 parte hartzailek eman dezakete izena martxan, eta antolatzaileek adierazitakoaren arabera, «zenbaki horretara iristea ikaragarria izango litzateke». Plazak libre geldituko balira, egunean bertan izena emateko aukera egongo da.

Bi ibilbide parte hartzaileentzat

Plaza Berritik aterako dira martxako parte-hartzaileak, 15:15ean. Horiek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 33 kilometrokoa; eta, laburra, 23 kilometrokoa.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide