3x3 Futbol Festa jokatuko da asteburuan

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 4a, 11:38

Datorren asteburuan Azpeitia Cup taldeak antolatutako 3x3 Futbol Festa jokatuko da herrian. Inoiz baino talde gehiagok hartuko dute parte ostiralean hasi eta igandean amaituko den txapelketan. Plazan bi futbol zelai artifizial txiki jarriko dituzte.

 

Urola Kostako udalerri guztietako gaztetxoek parte hartuko dute txapelketan. 5 eta 10 urte bitarteko haurrek 2006-2012 urteen artean jaiotakoek parte hartuko dute futbol festan.

Bestalde, 3x3 Futbol Festako antolakuntzak jakinarazi du izena emandako talde guztiei txapelketan jokatuko diren partiden ordutegiak eta kamisetak, irailak 5, asteartea, 17:00etatik 19:00etara, Azkoitiko Kontzejupean banatuko dituztela.

Zalantzarik izan ezkero, jarri lasai kontaktuan gurekin telefonoz 682176381 zenbakian edo honako email helbidean: info@azpeitiacup.com .

Iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere txapelketa Azkoitian jokatzea erabaki dute antolatzaileek, eta urte gehiagotan ere leku berean antolatzeko asmoa agertu dute. Guztira, 135 taldek eman dute izena, eta antolatzaileak «oso pozik» agertu dira, marka guztiak hautsi baitituzte. Iaz, 110 taldek parte hartu zuten lehian.

Irabazlerik eta galtzailerik ez

3x3 Futbol Festak badu berezitasun bat: jokatuko diren partidetan ez da egongo ez irabazlerik, ez galtzailerik ez eta saririk ere. Asmoa da gazteen artean kirola sustatzea, talde lana eta kohesioa bezalako balioak indartuz. Futbolaz gain, animazioak, tailerrak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide