Iraurgi Abesbatza Sardiniako jaialdian ari da parte hartzen

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 31a, 15:58
Iraurgi Abesbatza, Sardinian.

Iraurgi Abesbatza Al Sole della Sardegna abesbatzen nazioarteko jaialdian ari da abesten egunotan, Sardinian (Italia). Atzo eskaini zuten lehenengo kontzertua azkoitiarrek, Portoscuson, eta irailaren 3ra bitartean, beste lau herritara joateko asmoa dute, han ere emanaldiak izango baitituzte. Belgikako, Kanadako, Libanoko eta Frantziako abesbatzekin batera kantatuko dute.

 

Abuztuaren 30eko eta 31ko kontzertuez gain, beste hiru abestuko dituzte. Horietako bi kontzertutan, ostiralekoan eta larunbatekoan, Belgikako beste abesbatza batekin partekatuko dute oholtza, eta, horrez gain, Sardiniako hainbat abesbatzekin izango dituzte emanaldiak.

Jaialdia bi txandatan banatuta dago, eta abuztuaren 23an hasi zen lehenengoa. Iraurgi Abesbatza bigarren txandan ari da abesten, eta guztira 42 talde ari dira parte hartzen aurtengo jaialdian.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide