Ur asko pilatu da herriko zenbait kaletan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 30a, 19:23

Gaur, asteazkena, zaparrada mardulak izan dira arratsaldean zehar, zehazki, 18:00ak aldera, eta, ondorioz, ur asko pilatu da herriko zenbait kaletan. Maxixatzeneko erabiltzaileek honako bideo hauek bidali dizkigute:

Eguraldi iragarleek diotenez, datozen orduetan ere giroak ezegonkorretik jarraituko du. Ekaitzak ere izan daitezkela jakinarazi dute. Haizea, berriz, ipar-mendebaldetik finkatuz joango da. Tenperaturak beheranzko bidean jarraituko du eta maximoek, oro har, ez dute 25 ºC-ren muga gaindituko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide