San Agustin eguna ospatuko dute Aizpurutxon, gaur

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 28a, 08:08

Gaur, hilak 28, bertso afaria izango da 21:00etatik aurrera Aizpurutxon, San Agustin eguna ospatzeko. Itziar jatetxean afalduko dute, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin.

 

Bertso afariarekin ospatuko dute aurten Aizpurutxon San Agustin eguna. Itziar Jatetxean Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariek alaituko dute gaua. 943 85 26 30 telefono zenbakira deitu beharko dute afarira joan nahi dutenek.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide