Zapatuko sexu erasoaren ustezko egilea identifikatu du Ertzaintzak

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 21a, 12:22

Ertzaintzak Maxixatzeni azaldutakoaren arabera, zapatu goizaldean izandako sexu erasoaren ustezko egilea identifikatu dute, eta pertsona horren datuak gaia aurrera eramatea dagokion epaitegiaren esku utzi ditu.

 

Andramaixetako azken egunean, adin txikiko azpeitiar batek sexu erasoa egin ziotela salatu zuen Azkoitiko Ertzain etxean. Ertzaintzak gaur jakinarazi du ustezko erasotzailearen datuak epaitegiari zuzendu dizkiola.

Elkarretaratzea plazan, 19:30ean

Sostenipe talde feministak eta Sustraiak Moretzen taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean herriko plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide