Andramaixek 2017

Prezio murriztuak izango dira gaur barraketan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 20a, 14:05

Trenbidearen Zumardian kokatutako tiobiboetan buelta batzuk eman nahi dituzten ume eta gaztetxoentzako arratsalde aproposa da gaurkoa, igandea. Izan ere, Umeen Barraka Eguna da gaurkoa, eta hori dela-eta, barraka guztietan ohi baino merkeago ibili ahal izango dute: euro batean, fitxa bakoitza. Bestalde, gaur izango da barraken azken eguna.

Gaur arte barraketako bidaia bakoitzak 1,80 euro balio zuen, eta gaur, aldiz, euro batean izango da bidaia bakoitza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide