Udalak «gaitzespen irmoa» adierazi du Bartzelonako atentatuaren aurrean

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 18a, 09:11

Azkoitiko Udalak «gaitzespen irmoa» adierazi du atzo Bartzelonan gertatutako atentatuaren aurrean.

 

«Azkoitiko herria festetan murgiduta dagoen honetan, tamalez gertakizun tragiko baten eszenatoki izan da gaur Bartzelona guztioi eguna garraztuz. Horren aurrean, Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, gutxienez 13 hildako eta 80 zauritu eragin dituen eraso basatia salatuz. Halaber, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei eta hurbilekoei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea», adierazi du Udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide