Andramaixek 2017

Larunbat honetan banatuko dira andramaixetako zapiak

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 10a, 14:25
Javier Zubizarreta alkateak eta Angel Martin zinegotziak eskuetan dituztenak bezalakoak dira zapiak.

Azkoitiarrek larunbat honetan, hilaren 12an, jaso ahalko dute andramaixetako zapia.

 

Udaletxeko zinegotziak arduratuko dira dituzten 4.000 zapiak banatzeaz, festak irudikatuko dituen beste sinbolo bat kaleratuz. Banaketa Kontzejupean egingo da eguerdiko 12:30etatik 13:30etara bitartean. Bakoitzak gehienez lau zapi jaso ahalko ditu.

Zapiak urdinak dira eta gorriz “Ondo pasau Andramaixek!” leloa daramate. Udalak osagarri hau berreskuratu nahi izan du aurten nahi dutenek soinean eraman dezaten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide