Iraurgi Abesbatzak Italian abestuko du

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 5a, 09:45

Iraurgi Abesbatzak Festival Al Sole della Sardegna abesbatzen jaialdi internazionalean abestuko du abuztuaren 30etik irailaren 3ra arte, Sardegnan (Italian).

 

Jaialdia bi txandatan banatuko da eta abuztuaren 23an hasiko da lehenengoa. Iraurgi Abesbatzak bigarren txandan abestuko du, eta guztira 42 taldek hartuko dute parte. Hainbat herrialdetako abesbatzak batuko dira Italian, besteak beste: Canadako, Suitzako eta Belgikako taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide