Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioan 17 gaztek parte hartu dute

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 29a, 16:39
(Argazkia: Azkoitiko Udala)

Diploma bana jaso zuten atzo Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen den Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioan parte hartu duten 17 lagunek.

 

Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko lehendakari eta alkatearekin batera, Azpeitiko eta Zestoako udal ordezkariak bildu ziren gazteekin, Agustin Lizarralde zinegotzia eta Josetxo Mendizabal alkatea, hurrenez hurren. Udal arduradunek partaideak egindako ahaleginagatik zoriondu zituzte eta aurrera jarraitzeko animoak eman.

Txertatu Merkatuan oinarrizko ikasketak dituzten 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago laneratzen laguntzeko. Lehenengo fasean euren lan gaitasunak eta trebetasunak identifikatzen lagundu zaie eta bigarrengoan, 60 orduko sukaldaritza ikastaroa egin dute Elkargunean.

Nahi dutenek praktikak egiteko aukera dute orain. Parte hartu duten 17 lagunetatik bost Azkoitian bizi dira. Gainerakoak Azpeitian bizi dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide