Julen Alberdi aizkolariak bosgarren egin du Gipuzkoako Txapelketan

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 28a, 14:00

Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k (Azkoitia, 1991) bosgarren postuan amaitu zuen joan den asteazkenean jokatu zen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan. Mendaroko Goñati pilotalekuan jokatu zuten proba.

 

Iñaki Azurmendik egin zuen denborarik onena, eta berak jantzi zuen Gipuzkoako txapela; bigarren postuan, berriz, Mikel Larrañaga azpeitiarra gelditu zen. Hirugarren egin zuen Ugaitz Mugertza II.ak eta laugarren Xabier Orbegozo Arria V. errezildarrak.

Txapelketa bukatzean omenaldia egin zioten Joxe Mari Olasagastiri. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide