Born to Dance dantza eskolaren emanaldia bihar Gurean

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 28a, 15:25

Larunbat honetan, hilak 29, areto dantzen ikuskizuna eskainiko dute Born to Dance dantza eskolako ikasleek. Doaintzako emanaldia izango da, eta lortutako dirua gaztaroko artritis idiopatikoa dutenen aldeko AIJ elkartearentzat izango da.

 

Ikuskizunean 5 eta 69 urte arteko 50 ikasle inguruk hartuko dute parte eta salsa, bachata, tangoa eta zumba dantzatuko dituzte, besteak beste. Saioaren azkenengo atala sorpresa berezia izango da.

Horrez gain, Jenny Calerok, zentroko zuzendariak, areto eta kirol dantzen ikusizkiuna emango du Rubén Pórtalo dantzari madrildarrarekin batera.

Sarrerek lau euro balio dute, eta Alejandro tabernan, Itsasne ileapaindegian edo Gurea frontoian bertan erosi ahal izango dira.

Emanaldia 19:30etan hasiko da Gurea pilotalekuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide