Andramaixetako probak jakinarazi ditu Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 27a, 11:50

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak andramaixetako probak jakinarazi ditu. Bi proba ospatuko dira: alde batetik, Martitteko Igoera eta bestetik, VIII. Jokin Ormaetxea Jubenilen Lasterketa.

 

Abuztuaren 12an, larunbata, Martitteko Igoera lehiatuko da. Irteera herriko plazatik izango da, 17:00etan, eta izen ematea egunean bertan egin beharko da plazan, doan. Lasterketa 3.700 metrokoa izango da eta amaieran trofeo banaketa eta merienda egongo dira parte hartzaileentzat.

Abuztuaren 14ean, astelehena, VIII. Jokin Ormaetxea Jubenilen lasterketa izango da. Irteera eliz ataritik egingo da, 10:00etan, eta ibilbidea 103 kilometrotakoa izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide