Jon Unanue, Euskadiko Traineru Txapelketan irabazle Urdaibairekin

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 26a, 09:44
(Argazkia: Maider Celada)

Euskadiko Traineru Txapelketa Lekeition (Bizkaia) jokatu zen atzo, eta azken metroetan Jon Unanue arraunlari azkoitiarraren Urdaibai nagusitu zen.

 

Hondarribiako trainerua eta Urdaibai pare parean joan ziren, baina bermeotarrek hartutako azken olatua erabakigarria izan zen bizkaitarrek garaipena eskuratzeko. 20 minutu eta 48 segunduko denbora egin zuen Urdaibaik, Hondarribiak baino 1,60 segundo gutxiago. Hirugarren Orio sailkatu zen, 21 segundora, eta laugarren Kaiku, irabazlearengandik 23 segundora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide