400 urte bete ditu Urrategiko Amak

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 9a, 23:25
Gaur, uztailak 9, festa izan da egun osoan zehar Urrategi auzoan, Urrategiko Ama Birjinaren Eguna ospatzeko. Aurtengo ospakizuna berezia izan da gainera, Urrategiko Amak 400 urte bete dituelako. Ehunka herritar bertaratu dira ermitara, eta giro bikaina izan da auzoan. 
Goizean Juan Bautista Mendizabalek Urrategiren 400 urteko ibilbidea kontatu du. Ondoren, meza nagusia izan da Felix Azurmendi parrokoaren eta Jose Antonio Pagolaren eskutik. Gero, bertso saioaz eta herri kirolez gozatzeko aukera izan da. 
Arratsaldean, berriz, ume jolasak eta giza proba izan dira. Proban astoak 76 plaza, 2 zinta eta 2m egin ditu, eta Mendaroko probalariek 77 plaza eginez ondu dute astoaren marka.
Eguna bukatzeko, Zabale eta Larrañagarekin erromeria izan da.
 
Oharra: 
 
Jaien aldeko saskiaren zenbaki saritua 4395 izan da. Erreserbakoa, berriz, 5756 zenbakia da. Lehenengo zenbakia hilaren 20a bitartean ez bada azaltzen ordezkoari emango zaio saria.
 
Argazkiak:
 
Ibon Errazu Uria eta Maxixatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide