Artile bilketa egingo du Urkomek Urola Kostan

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 23a, 09:54

Urola Kostako Landa Garapaneko Elkarteak, Urkomek, artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du eskualdean, lehenengo aldiz.


Horretarako, 50 ardi baino gehiago dituzten baserritarrekin, idatzi baten bitartez harremanetan jarri da Urkome, eta izendatutako puntuetara artilea eramateko aukera emango zaie. Artilea jasotzeko duen edozeinek ere eraman dezake.

Bilketa, uztailaren 4an, asteazkenean, egingo da. Artilea bezperan eraman beharko da bilketa gunera eta ondo itxitako zakuetan batuta eta lehorra egon beharko du. Egun horretan euria eginez gero, bilketa bertan behera geldituko litzateke eta beste egun batean egingo litzateke, uztailaren 14an.

Bilketa puntuak Urola Kostako Udal Elkatearekin eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostuta egin dira:

Azpeitia:
. Lapatx zabortegia. Ordutegia: :8:00 – 13:00 eta 15:00-18:00

Aia:
. Etxetaballa
. Azkue
. Ostolaza
. Lokate
. Illarramendi
. Mañarin-Zelai
. Ubegun
. Urdaneta
. Urteta zabortegia. Ordutegia: 8:00-14:00

Zumaia:
. Joxe Maria Korta Poligonoan (Kemen enpresaren ondoko partzelan).

Informazio gehiago: 943 81 65 00 (Urkome)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide