Errendimenduko Udaberri Sariko finalak, Gurea pilotalekuan

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 23a, 14:55
(Argazkia: Iratxe Tejedor)

Asteburuan jokatuko dira Errendimenduko Udaberri Sariko finalak. Bigarren urteko alebinen eta infantilen mailako pilotariak arituko dira lehian, eskuz binaka. Gurea pilotalekuan bi final ikusteko aukera izango da zapatuan, 10:30etik aurrera.

 

Azkoitian Mendebaldeko finalak jokatuko dira bihar. Bestalde, gaur Amezketak Gipuzkoako finalak hartuko ditu, eta Lizartzan Ekialdekoak jokatuko dira. Azkoitian, berriz, honako bi final hauek jokatuko dira:

Lehenik, eskuz binaka, bigarren urteko alebinak arituko dira: Azpeitiko Ilunpeko Egiguren-Labaka bikotea, Azkoitiko Etxaniz-Juaristiren aurka. Infantil mailan, berriz, Azpeitiko Ilunpeko Arrizabalaga-Labaka bikotea, Murumendiko Usabiaga-Olano bikotearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide