'Les Misérables' filmak itxiko du Gaztanenea Formakuntza Zentroko aurtengo filmen egitaraua

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 22a, 11:07

Martxotik hona zazpi film eskaini dira Gaztanenea Formakuntza Zentroan ingelesez, bertsio originalean, eta zortzigarrenarekin, “Les Miserables”-en proiekzioarekin emango zaio amaiera aurtengo denboraldiari. Ostiral honetan izango da, ekainaren 23an, goizeko 10:00etan.

 

Victor Hugoren novelan oinarritua, Tom Hooperek zuzendutako film musikal-dramatikoa da. Hugh Jackman, Russell Crowe edota Anne Hathaway  dira, besteak beste, protagonista nagusiak.

Ordutegia

Bestetik, ekainaren 26tik 30era, goizez bakarrik egongo da zabalik Gaztanenea Formakuntza Zentroa, hau da, 10:00etatik 13:00era. Uztailean eta abuztuan itxita egongo da eta irailean zabalduko ditu berriro ateak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide