Urola Kostako LABek bat egin du bihar Gasteizen Irekik egingo duen mobilizazioarekin

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 16a, 19:03
LABeko ordezkariak gaur, Azpeitian.

Ireki langileen mugimenduak deituta, bihar Gasteizen egingo den mobilizazioarekin bat egin du Urola Kostako LAB sindikatuak eta, gaur egindako batzarraren ondoren, ekintza horretan parte hartzera deitu ditu langileak.

 

Preso eta iheslariaren etxeratzearen alde sinadurak biltzen aritu da Ireki mugimendua lan munduan. Bihar, Gasteizen bi martxa abiatuko dira goizeko 11:00etan: bat, Arangiztik aterako da eta bestea Otazutik. Euskal preso eta iheslarien aldeko aldarrikapena egingo dute ikur bilakatu diren bi gezi gorriak irudikatuz.

Bi martxak Andra Mari Zuriaren plazan elkartuko dira, eta 12:30ean manifestazio nazionala abiatuko da Martxoaren 3 plazaraino, eta bertan ekitaldi berezi bat egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide