Alai Batzak piztuko du aurten San Joan sua

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 16a, 10:55

Alai Batzak izango du aurtengo San Joan sua pizteko ohorea. "Taldeak 30 urte hauetan egindako lana dela eta, Udalak eta herritarrek esker ona adierazi eta aitorpena egingo diote, aisialdia eta giza balioak uztartzen dituen elkarbizitza baten alde egiten duen ekarpenarengatik", adierazi du Udalak. Alai Batza 350 bazkidek eta 50 begiralek osatzen dute gaur egun.

 

Egitaraua:

- Sua piztu aurretik, 19:30ean, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldearen eta Bizkargi dantza taldearen emanaldia.

- Ondoren, Azkoitiko Musika Bandaren kalejira.

- 22:00etan, Balda Plazan, sua piztuko da, Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak, parrokiako abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak lagunduta.

 - Jarraian, Bizkargi dantza taldeak IX. Zatoz Dantzara Balda Plazara emanaldia aurkeztuko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide