Adin txikiko neska batzuk sare sozialetan jasotako mezu mehatxagarriak salatu ditu Sostenipek

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 10a, 11:55

Azken egunetan adin txikiko neska batzuk sare sozialetan jaso dituzten mezu matxista mehatxagarriak salatu ditu Sostenipe talde feministak, eta gertatu denak oihartzuna izan dezan, gutun hau bidali dute:

 

"Aste honetan, Azkoiti-Azpeitiko hainbat neska adin txikikok mezu mehatxagarriak jaso dituzte sare sozialetan. Anonimotasunaren atzean ezkutaturik beldurra sortzeko eta neska hauen askatasuna mugatzeko helburuarekin bidalitako mezuak izan dira. Gainera, mezu hauek publiko egin ez ditzaten mehatxatuak izan dira. Gertakari larri hauen aurrean salatzera ausartu direnak, ertzaintzan salaketa jartzeaz gain, hainbat eragilerekin harremanetan jarri dira.

Tamalez, gaur egungo jendarte matxista honetan, egoera hauek ohikoak dira. Gauz hauei merezi duten garrantzia eman behar zaie, eta honelako kasuren bat ezagutuz gero salatzera animatu nahi zaitugu.

Jazartzailea ez da soilik mezua bidaltzen duena, baita mezuaren jakitun izan eta honen kontra ezer egiten ez duen oro ere. Onartezina dena ezin da onartu!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide