Rockaren munduan hazia ereiten

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 8a, 11:02

Talde berri bat sortu da Azkoitian: Hartz. Rock estiloko musika sortzen dute, eta euskaraz abesten dituzte kantu guztiak. Ostiralean kontzertua emango dute Zakelan, 23:00etan hasita.

 

Azken aldian pil-pilean daude musikariak Azkoitian: Passepartout eta Lizarralde aita-alabak oholtzak zapaltzera animatu dira, eta beste talde berri bat ere gehitu da zerrendara: Hartz. Hiru azkoitiar gaztek osatzen dute taldea: Beñat Rodriguezek (ahotsa eta gitarra), Intza Arakistainek (bateria) eta Asier Etxeberriak (baxua). Etiketen “oso zaleak” ez badira ere, rock musika sortzen dutela diote.

Rodriguezek eta Arakistainek sortu zuten taldea, duela urtebete, Etxeberria Danimarkan ikasten ari zenean. “Bertsio batzuk prestatzen hasi ginen orduan, eta Etxeberria itzuli zenean, hirurok elkarrekin jarraitzea erabaki genuen”, adierazi du Arakistainek.

Jarraitu irakurtzen

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide