Ekonomia Gurean saioa, zuzenean

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 6a, 10:47

Tokikomek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak tokiko ekonomiaz elkarlanean ekoitzitako saioa da Ekonomia Gurean, Erlo telebista, Uztarria eta Maxixatzen tokiko komunikabideen laguntzarekin. Urola Erdiko errealitatea ongi ezagutzen duten herritarrekin ekonomiaz hitz egingo dute eta etorkizuneko desafioei begira jarri. Saioa gaur, asteartea, 11:00etan izango da, Elkarguneko aretoan. Bertaratu ezin dutenek Maxixatzen.eus webgunean saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming bidez.

Saioan hainbat hizlari izango dira; besteak beste, tokiko garapenean eta ekonomian aditua den Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutoko Aitziber Elola eta Urola Erdiko ekonomia gertutik ezagutzen duen Iraurgi Berritzen garapen agentziako zuzendaria. Horiez gain, Munibe Group eta Sakonaren ekarpenak ere izango dira bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide