Iker Sarasua Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketako txapeldun

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 4a, 13:41
Sarasua eta Arrizabalaga dantzan. (Argazkia: Dantza suelto txapelketa)

Txapelketan guztira 19 bikotek hartu zuten parte, eta Sarasua, Enara Arrizabalaga azpeitiarrarekin batera, txapeldun gelditu zen.

 

64. Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa jokatu zen atzo Trintxerpen, eta Azpeitiko Luix Alberdiren dantza eskolako ikasleak diren Sarasua eta Arrizabalagak txapela eta zapia janztea lortu zuten. Sarasuak 14 urte ditu.

2015. urtetik ari da bikotea txapelketan parte hartzen, eta 2016. urtean Gipuzkoako 61. Bikote gazteen dantza txapelketan hirugarren gelditu ziren, eta Orioko bikote gazteen dantza suelto txapelketan ere postu bera errepikatu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide