Herrixenen ekaineko zozketa

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 30a, 12:06

Ekainean Herrixen elkarteko dendetan erosketak egiteagatik, errifak banatuko dituzte dendariek. 600 euroko balioa duen bidaia bat zozkatuko dute.

 

Zozketa eguna ekainaren 20a izango da. Zenbaki saritua Facebooken eta Maxixatzenen jakinaraziko da, besteak beste. Kanpaina hau Herrixen txartela eta gainontzeko bezeroak saritzeko antolatu du elkarteak. Denda gehienak ekainaren lehen egunean hasiko dira errifak banatzen, bukatu arte. Badira salbuespenak: harategietan, estankoetan, okindegietan eta gozotegietan ekainaren 5ean hasiko dira banatzen, astelehenean, bukatu arte. Arrandegietan, azkenik, ekainaren 6an banatuko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide