100 urte bete ditu Leona Azpiazu Aranburuk

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 28a, 16:49
San Jose Egoitzan bizi da Leona, eta han ospatu dute bere 100. urtebetetzea.

Atzo, zapatua, 100 urte bete zituen Leona Azpiazu Aranburuk. Maiatzaren 27an jaio zen, duela 100 urte. San Jose Egoitzan bizi da Azpiazu, eta han ospatu dute bere urtebetetzea. Azkoitiar guztien izenean, Udalak ere zoriondu du.

 

Bisitan izan dira gaur eguerdian Nekane Larrañaga Ongizateko zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. Oroigarri bat eta lore sorta bat eman dizkie protagonistari eta Zorionak Zuri abestia kantatu diote, kandelak itzaltzen zituen bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide