Unai Aranbarri: 'Denon ametsa egia bihur daiteke zapatuan'

Espainiako Hirugarren Mailara igotzeko borrokan jarraitzen du Anaitasunako gizonen talde nagusiak. Zapatuan, Elgoibarren jokatuko dute azken partida, eta sailkapeneko buru segitzen dute, bigarren taldeari, Hernaniri, puntu bateko aldea aterata. Erabakiaren unerako denbora gutxi falta den honetan, Unai Aranbarri (Azkoitia, 1993) kapitainak "alde onari" begiratzen dio: igoerari.

 

Hitzordu garrantzitsua duzue zapatuan. Nola sentitzen zarete taldekideak?
Ondo. Badakigu partida inportantea izango dela, urte osoko lana aste honetan erabakiko dela. Gogotsu entrenatzen hasi dugu astea; aste berezia da, baina gogotsu dago taldea.

Zer gerta daiteke asteburuan?
Denon ametsa egi bihur daiteke: Hirugarren Mailara igotzea. Nik uste horrela ikusi behar dugula azken partida, alde onari begiratu behar diogula. Eta ea amets hori egia bihurtzen den.

Jarraitu irakutzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide