Xabier Munibe Ikastolako XXVI. Bertso Paper Lehiaketaren jaialdia, maiatzaren 31n

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 25a, 10:38

Xabier Munibe ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatuta, udalaren eta Erniarraitz bertsozale elkartearen laguntzarekin, maiatzaren 31, 12:00etan, Baztartxo antzokian izango da XXVI. Bertso Paper Lehiaketaren jaialdia.

 

50 bertso sorta aurkeztu dira,  sarituak honako hauek izan dira:        

A mailan DBH 3. eta 4. mailako ikasleak

1.saria: 'Berriz elkartuko gara' gaiaz,  Eskoriatzako Oihana Arana.

2.saria: 'Hezkuntza sistemari' eskeiniak, Eskoriatzako Haizea Arana.

3.saria: 'Odola ez da ezer'gaiazZarauzko Aner Eguzkitze.

4.saria: 'Zer du berezi udarak?' gaiaz, Azpeitiko Iker Letamendia Barandiaran.

 

B mailan  DBH 1. eta 2. mailako ikasleak

1.saria: 'Mundua apurtzen ari gara' gaiaz  Azkoitiko Joseba Tena eta Ioritz Legarda-Ereño.

2.saria: 'Tolosako mutilak diru bila' gaiaz, Azkoitiko Jon Galdona, Itsaso Soraluce eta Salima Laabidi.

3.saria. 'Bullyng-a  jasaten dut'gaiaz Azkoitiko  Nahia Arrizabalaga.

4.saria: 'Zentzumenak' gaiaz Azkoitiko Maite Portalo eta Haizea Alberdi.

Azkoitiar onenaren saria : 'Amesgaizto berberean' gaia,  Julene Iturbe Epelde.

Epai mahaian: Agustin Arrieta, Anjel Larrañaga eta Jokin Uranga bertsolariak aritu ziren eta guraso elkartetik Agurtzane Azpeitia izan zen ordezkaria.

Maiatzaren 31n, bertso sortak baloratzeko eta saioa borobiltzeko Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxe arituko dira lanean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide