'Gu ere bertsotan' jaialdia, datorren ostegunean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 12a, 11:18

Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek bertso jaialdia eskainiko dute maiatzaren 18an, ostegunean. 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Doinu, neurri eta errimekin nola moldatzen diren erakutsiko dute taula gainean, urte osoan Gu ere bertsotan programaren baitan bertsolaritza landu ostean.

 

LH5, LH6 eta DBH1eko gaztetxoak arituko dira bertsotan eta haien gurasoez gain, edonork du bertso saioaz gozatzeko aukera, ekitaldi irekia baita.

“Gu ere bertsotan” Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean daramaten proiektua da 2008-2009 ikasturtetik hona. Jokin Urangak zuzentzen ditu saioak eta ikuspegi pedagogiko batetik, nagusiki lau arlo lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide