2017/06/16 19:00 - 21:00

Jardunaldia

Euskal sinismen zaharren jardunaldiak

Euskal sinismen zaharren jardunaldiak
Elkargunea, Azkoitia

Aitor Puyren hitzaldia: "Euskal pentsamendu indigena"

Lehenik eta behin, kultura zer den azaltzen dut, Alfred Kroeber antropologoaren hausnarketak abiapuntutzat hartuta. Ondoren bi kultura jartzen ditut aurrez aurre: indigenena, batetik; eta “zibilizatuena”, bestetik. 

Ahalegintzen naiz azaltzen gaur egungo pentsamendu “zibilizatua” zertan datzan, eta zer-nolako eragina duten arrazionalismoak eta kristautasunak. Halaber, ahalegintzen naiz azaltzen indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek zer-nolako garrantzia duten. Euskal indigenen pentsamendua azaltzeko unean, J.M. Barandiaranek bildutako zenbait kontakizunen aipamena egiten dut. Dena dela, euskal indigenismoak izan du antzekotasunik beste lurralde batzuetakoekin (adibideak jartzen ditut).

Tradizio ezberdinen eraginez, oso bestelakoa da indigenek naturaz egiten duten interpretazioa eta mundu “zibilizatuak” egiten duena. Desberdintasun horiek mahai gainean jartzen ditut nire hitzaldian (zientzia eta mitoak aurrez aurre).

Bukatzeko, nire hausnarketa pertsonala egiten dut jakinduriari buruz, orokorrean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide