Ezkutuko Altxorrak programa berriz ere martxan izango da zapatutik aurrera

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 10a, 11:43

Berriro abian da bisita gidatuen Ignaziotar Lurraldeko Ezkutuko Altxorrak programa. Zapatu honetan hasi eta abendura arte luzatuko da egitaraua, Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako harribitxiak ezagutzeko proposamena luzatuz.

 

Azkoitian, maiatzaren 13an, larunbat honetan, izango da lehenengo bisita gidatua. “Artea eta musika Santa Kutzeko monastegian” izenburupean, Santa Kutzen izango da hitzordua arratsaldeko 17:00etan.

Hurrengo hilabeteetako bisitak Ilustrazioa edota Azkoitiko Inaziotar guneak ezagutzeko izango dira, ekainaren 11n eta irailaren 9an, hurrenez hurren. Urriaren 14an, Amabirijinaren Jasokundearen Parrokia emango da ezagutzera bisitan eta organo kontzertuaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Abenduan bisitak errepikatu egingo dira. Ignaziotar Lurraldearen Ezkutuko Altxorrak hiru bailaretako garapen agentziek kudeatzen dute, Debagoieneko Mankomunitateak, Uggasak eta Iraurgi Berritzenek.

Bisita gidatuetan parte hartzeko, Loiolako Turismo Bulegoan eman behar da izena 943 15 18 78 telefonora deituta edo info@tierraignaciana.com-era  idatzita. Bisita gidatuetako sarrera 3 euro kostako da.

Ikusi egitarau osoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide