Bi elkarretaratze izango dira gaur herriko plazan

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 4a, 14:04

Azkoitiko EH Bilduk eta LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu dute, atzo, asteazkena, Txerloia auzoko Erlo Group SL enpresan izandako lan istripua salatzeko. Herriko plazan bilduko dira, 19:15ean. Bestalde, Sostenipe talde feministak ere elkarretaratzea deitu du, herenegun Alcobendasen (Madril) jazotako Eibarko 44 urteko emakume baten eta horren 12 urteko semearen hilketa matxista salatzeko. Elkarretaratze hori 19:00etan izango da, leku berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide