Kirmen Uribe idazlearekin solasaldia memoria historikoaz

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 3a, 18:17

Bihar, maiatzak 4, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren solasaldia izango da Elkargunean 18:30ean, Udalak antolatuta. Berriki kaleratu du “Elkarrekin esnatzeko ordua”, Espainiako Narratiba Saria eta euskarazko bertsioan Kritika Saria jaso dituen nobela. Xabier Euzkitze arituko da aurkezle lanetan.

 

Argitalpena abiapuntutzat hartuta solasean arituko da bertaratzen direnekin, memoria historikoa berreskuratze aldera. Izan ere, saioa Azkoitian Gerra Zibilean kanporatuak izan ziren emakumeak oroitzeko antolaturiko egitarau barruan sartzen da.

Uriberen liburuan Karmele Urrestiren historia kontatzen du. Gerrak jaioterrian, Ondarroan, harrapatzen du eta herritarrak erbestera ihes egiten duten bitartean, berak herrian geratzea erabakitzen du zaurituak zaintzeko eta espetxeratutako aita askatzeko.