Haur danborrada, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko api. 22a, 20:34

17:30ean hasi da Balda Plazatik aurtengo haur danborrada. Eguzkiak eta beroak lagunduta, jende asko bildu da herriko kaleetan gaztetxoenek danborrak nola astintzen dituzten ikustera.

280 haur inguruk hartu dute parte 52. edizioko Azkoitiko haurren danborradan. Ane Larrañagak diseinatutako jantzi berriak estreinatu dituzte aurten ere bi konpainiak: abarketariena eta Umore Onarena. Karroza ere abarketariei eskainitakoa izan da.

Balda Plazan hasi eta hainbat kale zeharkatu ondoren, Plaza Berrian barrena, Plaza Nagusira joan dira danbor-joleak, eta Udalean harrera egin diete ordezkariek. Ondoren indarrak hartzeko ordua iritsi zaie txikiei. Umore Ona elkartean eurei eskainitako pieza jo aurretik, ogitartekoa jan dute eta freskagarriekin busti dute eztarria neska-mutilek egiten zuen beroa arintzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide